Joxemari Telleria Lezeta

Musika pintatzen duen artista

Joxemari Telleria Lezeta Seguran jaio zen 1943ko martxoaren 18an. 16 urte ingururekin hasi zen olioz margotzen, marrazki lehiaketa batean irabazi zuen sari bati esker.

CAF-eko lanbide eskolan delineante ikasketak egin zituen eta CAF bertan egin zuen lan hamabi bat urtez.

Ondoren, Beasaingo Lizeo ikastolan hasi zen plastika eta musika irakasle lanetan. Beasainen pinturako klaseak ematen ere jardun zen iluntzetan.

Seguran urte askotan txistu irakasle moduan jardun zuen erretiratu zen arte.

Hainbat liburu didaktiko eta haurrentzako liburuak ilustratu ditu. 80ko hamarkada inguruan eskuz egin zituen denak: 1976an argitaratutako Axularren Gero-ren ilustrazioak; Elkarrek argitaratutako “Asterix eta Obelix” eta “Tintin”-en komikiak.

1991 urteaz geroztik Zerainen bizi da.