Entsegu-garaiak (1970-1979)
Abstrakzioaren atarian, bide berrien bila dabil margolaria. Marrazkiek lehentasuna hartzen dute, aurpegi gabeko banako edo taldekako erretratuak marraztuz, soslaiak egiten dira, ez gorputzak. Irudimena erabiltzeko aukera ematen digu margo-lan bakoitzak geure sormenez irudia osa dezagun. “Lantzeko ihauteriak”, “Atzo seriea”, …