Musika eta pintura (1986-1999)

Garai honetan abstrakzioa nagusituko da. Aurreko garaietan erabilitako margo orlegi, urdin, arre edo grisak kolore bizi izatera pasako dira, gorri, arros, hori… Paisaia abstraktu, erretratu eta muntai kuadrikulatuetan. Marrak, paisaiak, egurrezko euskarriak eta harkaitzak margotuko ditu garai honetan.